Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ordiziarugby

Artxiboa: Martxoa 2008

02/03/2008 GMT 1

Zalakain abenturazalea

mr.x @ 22:00

Zalakain abenturazalea Pio Barojak idatzitako liburua da. Bertan tipo xelebre baten historiak kontatzen dira. Istorioa XIX mendean gertatzen da, bigarren karlistada.

Zalakain gaztea Urbian jaio zen. Familia txiro batean. Arreba bat zuen eta bere aita hila zegoen. Amarekin bizi ziren anai arrebak baserri batean mendian.
Eskolan borrokan ibili oi zen herriko ume mimatuarekin. Ama hiltzen denean Martin Zalakain eta bere arreba Tellagorri osabarekin bizitzera joaten dira. Hainbat urte geroago Tellagorri hil egiten da eta Martinek zaindu behar su arreba. Gero bere koinatuarekin negozioetan sartzen da eta hamaika abentura bizitzen dituzte. Azkenik Zalakain eskolako tipoaren arrebarekin ezkontzen da eta seme bat izaten dute. Zalakainek hilda bukatzen du tiro batez.

Istorioa oso ondo dago, dibertigarria da, ez da irakurtzen hasi eta bigarren orrian aspertuta zauden nobela horietakoa. Hizkuntza aldetik hizkuntza herrikoia erabiltzen da zerbait normala Zalakain baserrikoa dela jakinda. Zalakain abenturazalean euskal herriko egoera islatzen da XIX mendearen erdialdean eta horrelako nobelak oso gutxi daude.

Un mundo feliz

mr.x @ 21:22

Liburu hau 1932. urtean argitaratu zen. Idazleak ustezko etorkizuna nolakoa izango den azaltzen du. Orain ia 100 urte beranduago ikusten da gure gizarteak ez duela bide horretatik jarraitzen.

Liburua irakurri duen edozeinek antzemango zuen liburu honek zure etorkizunarengan pentsatzera eramaten zaituela.
Nire ustez liburuko historia utopikoa da, hau da, ez dela existituko inoiz. Pertsonek dugun ezaugarri esanguratsuena sentimenduak dira, baina liburuan azaltzen denez sentimendu horiek galdu egiten ditugu. Pertsonen baino makinen antza gehiago dugu gizakiok.

Liburuko gizartea orin dagoenaren oso desberdina da. Bizi guztia ibili gara entzuten drogak sartzea txarra dela etb baina liburuko pertsonaiek egunero hartzen dute soma izeneko droga bat.

Liburuan beste gauza arraro batzuk daude, umeak ez dira orain bezala sortzen. Idazlearen ustezko mundu horretan umeak prozesu kimiko baten ondorio dira.
Gizarte horretan pertsona batzuk ez dira ondo egokitzen eta erreserba batzuetan uzten zituzten. Azken baten munduan bi gizarte desberdin daude “normala” eta erreserbak.
Baina mik ulertzen ez dudan gauza da nola liburuan erabiltzen diren makinak eta beste hainbat gauza asmatu dituzten pertsonak nola bizi daitezke 3. munduan biziko balira bezala?

Liburu hau gomendatzen dut oso ondo etortzen delako pixka bat hausnartzeko, beraz liburuaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu irakurri.

Dena gora, drogak behera

mr.x @ 16:12

Oraingo garai honetan gizarte kapitalista batean bizi gara, baina oraindik badaude komunismoaren alde dauden herrialde batzuk (Kuba adibidez). Gizarte honetan dirua duenak du boterea beraz guztiok nahi dugu boterea eta horretarako guk baino botere gutxiago dutenei duten botere gutxia kentzen diegu. Hau da kapitalismoa. Komunismoan aldiz gauza guztiak guztionak dira baina herrialde batzuetan gauza guztiak gobernuarenak dira eta ez herriarenak izan beharko lukeen bezala.

Kapitalismoa dagoen herrietan produktu bat erostea geroz eta zailagoa da ditugun soldatekin, hau da, produktu baten salneurria urtean bi edo hiru aldiz igotzen da baina soldatak aldiz oso gutxi igotzen dira eta ondorioz zaila da gastuei aurre egitea beraz jendeak oinarrizko gauzak besterik ez ditu erosten.

Baina bada produktu bat leku guztietan salneurri berdinean mantendu dela azkeneko urteetan, droga. Herrialde bakoitzean salneurria desberdina, da lortzeko dagoen zailtasunaren arabera.
Adibidez Kolonbian edo inguruko herrialde batean kokaina euskal herrian baino askoz merkeago dago eta berdin gertatzen da kalamuarekin.

Datu hauek ikusita ausartuko nintzateke esatera poliziak ez duela eragozpen handirik sortzen droga trafikanteengan. Suposatzen da geroz eta zailagoa izan droga pasatzea herrialde batera geroz eta garestiagoa da honek esan nahi du ez direla salneurriak igotzen jendeak gehiago kontsumitzeko. Pentsa ezazu kokaina gramo patek 60 euro balio ditu, zuk 90 euro dituzu beraz gramo eta erdi erosi dezakezu. Orain imajinatu gramo batek 80 euro balio duela beraz gramoa eta pixka bat gehiago erosteko daukazu.
Bada beste faktore bat, gamelu batek 60 eurotan badu eta beste baten 50 eurotan normalena da 50 eurotan dagoena erosi nahiz eta kalitatea baxuagoa izan.
Trafikante baten helburua dirua lortzea da beraz kokaina 50 eurotan mantentzen ezkero gehiago salduko du eta diru gutxiago lortuko du 60 eurotara igo ezkero.

Azken baten hau beste guztia bezala negozioa da eta pertsonen helburua dirua lortzea da.
Beste herri batzuetan aldiz hau ez da arazo bat komunismoaren alde baitaude.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!